Bihar goizeko 11:30ean Bilborock aretoan Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldia antolatu du Mugarik Gabe erakundeak. Bertan indarkeria matxistetatik biziraun duten 10 emakumek euren bizipenak kontatuko dituzte. Ondoren, kalejira bat egingo da Azaroaren 25eko Emakumeen Plazaraino, eta bertan, publikoki, emakumeen erreparazio-eskaerak jaso eta horietako batzuk aurrera eramateko konpromisoa hartuko dute hainbat […]

Azaroaren 25 Indarkeria matxistan aurkako egunaren harira Itaia taldeak mobilizazioak deitu eta egun onen irakurketa partekatu du, instituzioen baliabideak jo mugan jarri dituzte.Guzti honen inguruan berba egin dugu, Itaiako Laiarekin.  Indarkeria matxistari aurre egiteko Emakume langileon babesa antolatu lelopean protesta egingo dute Bilbon. Instituzioek jartzen dituzte baliabideak aztertu eta  nahikoak […]

Bilboko Udalak Aste Nagusi berdinzale, seguru eta erasorik gabekoaren aldeko prebentzio  eta sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du. Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “EZ BETI DA EZ” leloa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. […]

Bilboko Udalak eskatuta, Ruth Juan artistak diseinatuko du genero indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei zuzendutako memoria murala.  Bilbo Zaharra auzoko Mesedeetako kaian kokatuko da eta aste honetan hasi da jada lehen zirriborroarekin. Ekimen artistiko honen helburua, genero-indarkeriaren biktima izan diren eta bizirik atera diren emakumeei eta haien seme-alaba adingabeei errekonozimendu […]

Azaroaren 25a den honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunean, Bilboko Udalak irakurketa instituzional eta parte hartzekoa antolatu du Arriaga Antzokian. Indarkeria sexista hainbat modutan ematen dela azaldu du Nekane Alonso Berdintasun Saileko zinegotziak eta Bilboko Udala horretan lanean dabilela azaldu du: https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201125_Indarkeria%20matxista.mp3 Deskargatu hemen.

Alex Rigola eszena zuzendariak, muturreko matxismoaz jabetzeko modu berriak bilatzen ditu arte eszenikoen, plastikoen, psikologiaren eta dokumentazioaren fusioaren bidez. Honen harira, Macho Man instalazioa sortu du bere konpainia den, HeartBreak Hotelen laguntzarekin. Ikusgai egongo da Azkuna zentroan martxoaren 2tik 15era. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200212_macho_man_instalazioa.mp3 Deskargatu hemen.  

Mugarik Gabek argitaratu duen “Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean, Informazioa ala desinformazioa? ” ikerketa lana aurkeztu du. 5 hilabetetan zehar idatzizko 5 hedabide aztertu eta gero ikerketa bat argitaratu dute Mugarik gabe eta Pikara Magazinak, gaur kazetariekin batera ikerketa aurkeztu eta konpartitu dute.  Komunikabideek egindako praktika onak azaldu, eta hedabideentzako […]

Bihar, UEUk eta Azpeitiko Udalak antolatu duten “Bullyingaren mugak gainditzen” jardunaldia egingo da Azpeitian. Jardunaldi honetan, bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu eta komunitate moduan gai honetan nola eragin dezakegun hausnartzeko. Horretarako, abiapuntua bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izango dira. Horren inguruan sakondu dugu gaurko saioan, Estibaliz […]

Mugarik Gabe elkarteak, azaroaren 2, 3 eta 4erako jardunaldiak antolatu ditu, indarkeria matxistarik gabeko bizimodu librean oinarrituriko legeen inguruan hitz egitea helburu duena. Joana Etxano Mugarik Gabeko kideak ekarri dizkigu xehetasunak. Jardunaldietan Katalunia, Nafarroa, eta 2004tik estatuan dauden legeak aztertuko dira. Gainera, El Salvador eta Brasileko kasuak ezagutarazteko ere. Mugarik […]