Inor ez da kroketa bere herrian: Litxarreriak

Inor ez da kroketa bere herrian gaurko saioan Litxarreriak protagonista. Zer dute hain erakargarri? Zergatik kolore bizi horiek?  begietatik sartzen zaizkigu? Gozogintzan, litxarreria azukre eduki handia duten janari multzo bat da, tamaina txikikoak eta maiz kolore bizikoak, hala nola gozokiak, makil-goxoak eta bonboiak. Nutrizioaren aldetik, karbohidratoen proportzio handia dute eta proportzio urria beste nutrizio-elementuetatik. Hori dela eta, horien gehiegizko kontsumo iraunkorrak osasun-arazoak ekar ditzake. Euskal Herrian fruitu lehorrak ontziratzen duen Izardi enpresarekin berba egin dugu, arrakasta handien duen produktua Pistatxoak direla kontatu digu Iñakik. Osasunean pentsatzen bazaudete gomendioa luzatuko dizuegu saioa bukatzeko “Haur besoetakoa litxarrerien jauna” komikia, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta borobilak kontatzen dituena, Unai Iturriaga eta Alex San Vicente ‘Sanvi’k egina eta Xabiroik argitaratua.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maraca diablo taldearen Das Model kantua Rafa Ruedaren gomendioa

ol. Mai 22 , 2020
Gaurko musika gomendioa Maraca Diablo taldearen berria. Ina Iriondo Saint-Gerons musikariaren proiektua da Maraca Diablo. Aurretik, Uler 600 eta Munlet taldeetan aritutakoa da. Kantu berria argitaratu dute, bertsioa hain zuzen. “Das Modell” Izenburua ematen dion abestia Kraftwerk musika elektronikoko talde alemaniarraren Die Mensch-Maschine (1978) diskoaren Das Model  abestiaren bertsio bat […]

Honekin lotuak