Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolari abandotarrak 1920ko urteetan egindako beirate polikromoa. 2015 arte Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan egon zen artelana, zaharberrituta, aurrerantzean museoaren esku egongo da eta bertan izango da berau ikusteko aukera, museoaren bildumara gehitu delako. Aritz Estibez Zenbat Gara elkarteko kideak azaldu duenez, elkartearen helburua beiratea Bilbotarren esku jartzea da, gainerako kultura adierazpideekin egiten duen bezala. Goizean eginiko aurkezpenean, Estibezek beiratea museora iritsi arteko prozesua azaldu du.
Deskargatu hemen.