Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian jardunaldia, ekainaren 22an Bilbon izango da eta ikastaroa honek emango dio hasiera UEUko udako ikastaroei. Gutxi dira orain arte Ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, master bukaerako lanak edota doktorego-tesiak, ez bada alde teknologikotik, hutsune hori betetzeko asmoz jardunaldia antolatu dute Azkuna Zentroan. Koldo Diaz ikastaroko koordinatzailea izan da gurean. Ikastaroan Oxford Unibertsitateko esperientzia ezagutuko dute, institutua sortzeko arrazoiak eta honek irekitako aukerak azalduko ditu Victoria Nash irakasle ikerlariak. Bigarrenik, euskal adituen mahai-inguruari esker, ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian zein puntutan dauden aztertuko dute eta, hirugarrenik, erakunde publikoetako eta gizartearen ordezkariek institutu horrek euskal gizarteari eta Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarpena landuko dute.
Deskargatu hemen.