Itxaso Payá eta Maria Riverok sortu dute “emcumeak” satira-musikala eta larunbatean, martxoaren 16an, BBK aretoan izango dira 19:00etan. Umorea eta musika izango dira, baina kritika ere ez da faltako. Barrea eragin nahi dute antzerkiarekin baina Riveroren hitzetan are garrantzitsuagoa da hausnarketa eragitea publikoan.
Duela 20 urte jaio zen New Yorken Munduari Begiratzeko proiektuaren hazia. Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Medizabalek eta Mikel Valverdek euskal kultura eta euskara beste kontinente batera eraman zuten; euskal poesia, kantagintza, rock alternatiboa eta zinema mundura zabalduz. Hogei urte geroago, proiektu hura berreskuratu eta emanaldia eskainiko […]