Arrosa sarean 20 urte bete ditu eta larunbatean topaketak antolatu ditu Iurretan. 25 Irratik osatzen dute Arrosa sarea, irrati libre, komunitario edo udal irratiak osatutako sarea hizkuntza dute komunean, euskara. Saioen elkartrukea egiten dute, astero 60 saio sareratzen dituzte, denetariko gai eta formetan. Larunbaterako egitarau interesgarria antolatu dute, lehenago, goizeko 10:00etan, hiru tailer egingo dira aldi berean Abadetxea gaztetxean: hizkera sexista eta arrazistari buruzkoa bat; irrati bat software libreaz martxan jartzeko urratsez bestea, eta FMko emisio bat nola egin erakutsiko duena hirugarrena. 12:00etan, bestalde, podcasten inguruko mahai-ingurua egingo da; Beranduegi eta Klak-gazte ahotsa saioetako, eta Ondarruko Radixu eta Gasteizko Hala Bedi irratiko kideek parte hartuko dute.
Deskargatu hemen.