POTTO: AFERAK ekimenaren bertso-bazkariak emandakoak

Bertsoaren lubakian beste bala bat astindu dugu eta kantu-errima freskoak ekarri. 2024ko martxoaren 3an, Deustun izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkarian, hiru bertsolari izan genituen kantu-kontari, Mikel Aiartzaguena gai-jartzailearen aginduetara. Biba Elorri bertso-eskola! Enare Muniategi, Alaia Martin, Unai Iturriaga… Era berean, Delorean auto partikularrean iraganerako bidea egin dugu eta, 2010eko martxoaren 19an Igorren izan zen jaialdiko ariketa berreskuratu. Koplari izan ziren Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga. On egin!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Korrikak Bilbon egindako bidearen zuzeneko saioa entzungai

ol. Mar 22 , 2024
Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat atzo Bilbon euskararen aldeko lasterketarekin. Atzerapenarekin baina iritsi zen azkenean Bilbora 16:15 aldera, eta irudi hunkigarriak utzi zizkigun, izan ere, jende olde batek bete zituen Bilboko kaleak. Laupabost ordu egin zituen Korrikak Bizkaiko hiriburuan, Buiatik sartu eta Zorrotzatik irten zen arte, eta guk […]

Honekin lotuak