Bertsoaren lubakian beste bala bat astindu dugu eta kantu-errima freskoak ekarri. 2024ko martxoaren 3an, Deustun izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkarian, hiru bertsolari izan genituen kantu-kontari, Mikel Aiartzaguena gai-jartzailearen aginduetara. Biba Elorri bertso-eskola! Enare Muniategi, Alaia Martin, Unai Iturriaga… Era berean, Delorean auto partikularrean iraganerako bidea egin dugu eta, 2010eko […]

Bilbo Hirian irratian aireratu dugu beste saio bat. Oraingoan lehen-oraina salto eginda, 2021-2022 urteak uztartu ditugu. 2021eko azaroaren 28an, Lemoizen izan zen bertso-jaialdia eskaini dugu, kantuan izan ziren: Sustrai Colina, Perú Vidal, Nerea Elustondo eta Etxahun Lekue; gai-jartzaile lanetan, Jagoba Pereda. “Delorean” auto partikularra hartu eta 2022ko otsailean, Agate delakoaren […]