“Esku burdin” eta “Paktua”, J Martinaren berriena

2022an kaleratu zuten hain lehen lan luzea, eta hilabete honetan kaleratuko dute bigarrena: Negu Gorri. Dagoeneko lan luze berriko bi abesti kaleratu dituzte: Esku burdin eta Paktua. Kattalin Barcena eta Javi Jorajuria izan ditugu telefonoaren bestea aldean eta haiek eman dizkigute xehetasun gehiago. Argi adierazi dute haiek musika jardun politikoari zeozer gehitzeko egiten dutela. Gaineratu dute, aurrerapen bi abestietan bideoklip indartsu bat egiteko apostua egin dutela. Izan ere, haien hitzetan, bideoklipak ere abestien esanahien parte dira.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Hauteskundeak ezkerretik

og. Api 11 , 2024
Hauteskundeen ezkerreko zenbait programa ekonomikoak aztertu ditugu Lanaren Ekonomia saioan, alderdien hautagai edo buruzagiekin. Horretarako Elkarrekin Podemos, PSE eta Sumarreko kideak izan ditugu solaskide. Agenda sindikala aurkeztu eta gero, Roberto Uriartegaz izan da gure lehenengo elkarrizketa, EHUko Zuzenbideko irakaslea, Podemos Euskadiko lehenengo idazkari nagusia eta Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko diputatu ohia […]

Honekin lotuak