Bilboko auzo elkarteen Federazioak manifestaziora deitu du gaur 19:00etan Zabalburuko plazatik. Fer Atxa Bilboko auzo elkarteen Federazioko mugikortasun arduradunak kontatu digu hiru arrazoi nagusi direla eta egingo dutela manifestazioa: lan gatazka konpontzeko, Bilbobuseko autobus zerbitzua berregituratzeko eta zerbitzuaren eredua aldatzeko. Gaineratu du manifestazioa Zabalburuko plazan hasi eta Udaletxean amaituko dela. Argi adierazi du gauzak aldatzen ez badira, haiek borrokan segituko dutela.
Berriz ere airean da bertsoaren magia Bilbo Hiria irratian; beste POTTO bat. Santutxuko Udaberriko bertso-saioen aurreneko bala entzungai. Maiatzaren 4an, Karmelo plazan izan ziren kantuan Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra , Assa Intxausti eta Maialen Lujanbio, Irati Erkiziaren aginduetara. . Bertsoen aukeraketa diktatoriala, buru-belarrien gozagarri. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240521_potto_santutxu.mp3 Deskargatu hemen.