Lelo horrekin hasi ziren atzo Bilbon SOS Arrazakeria taldeak antolatutako Jardunaldiak. Ostegunera arte, egunero izango dute hitzaldi bat eta ondorengo eztabaida, etorkinek Hezkuntzan dituzten arazoei erantzunak emateko asmoarekin. Horietan Guillermo Gorostiza, Kepa Otero, Juan Gomez Lara eta Ondarroako Eskola Publikoa zein Mungiako Institutuak hartuko dute parte, Erlantz Garcia SOS Arrazakeria taldeko kideak esan digunez. Partehartzea librea da egun hauetan 7 Kaleetako Boluntan egiten ari diren Jardunaldietan. Informazio gehiago: www.sosarrazakeria.org helbidean.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.