Urdaibain Guggenheim museoari ez esateko manifestazio nazionala larunbatean

Guggenheim Urdaibai Stop herri ekimenak manifestazio nazionala deitu du larunbaterako Gernikan. Eider Gotxi ekimeneko ekintzailearen hitzetan, beharrezkoa da manifestazioa egitea auziari oihartzuna emateko eta auzia salatzeko. Gotxiren hitzetan, kontraesan asko dituen proiektua da Urdaibain eraiki nahi dutena eta argi dute onurak baino kalteak izango direla eskualdean. Manifestazioa Gernikako Pasialekutik abiatuko da 18:00etan.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mari Zaunka konpaniak Erreka ondoan bi gezur pieza eskainiko du BAD jaialdian

ol. Urr 18 , 2024
Aste honetan abiatu da BAD jaialdia, datozen egunetan hamaika proposamen izango ditugu Bilboko La Fundicion aretoan Cupula aretoa eta Harrobia aretoan. Horietako batzuk estreinaldiak izango dira, esaterako Mari Zaunka konpaniak Erreka ondoan bi gezur pieza eskainiko du. “Mari Zaunka” Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga dantzari eta sortzaileek osatzen duten kolektiboa […]

Honekin lotuak