Aste honetan abiatu da BAD jaialdia, datozen egunetan hamaika proposamen izango ditugu Bilboko La Fundicion aretoan Cupula aretoa eta Harrobia aretoan.
Horietako batzuk estreinaldiak izango dira, esaterako Mari Zaunka konpaniak Erreka ondoan bi gezur pieza eskainiko du. “Mari Zaunka” Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga dantzari eta sortzaileek osatzen duten kolektiboa da. Erreka ondoan, bi gezur obra eszenikoan, fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen ditu. Pandemian sortutako pieza da eta galderen bitartez transformazio bidai bat proposatzen digute.
Deskargatu hemen.