Bilbo euskal kulturaren erdigune Aste Nagusian

Abuztuaren 16tik 24ra euskal folkloreari lotutako ehun jarduera baino gehiago izango dira Bilbon. Hauen bidez, euskal tradizioak, ohiturak eta kultura protagonistak izango dira beste behin Aste Nagusian. Besteak beste Euskal Dantzak, Herri Kirolak, Erraldoiak eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pilota izango dira. Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak gaur goizean aurkeztu du ekimenaren egitarau zabala. Catalina Melendez, Idoia Lekerikabeaskoa eta Jasone Akizu txistulariak bertan izan dira baita ere.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Justizia Aranarentzat, poliziaren inpunitateari ez! plataforma aurkeztu dute

az. Uzt 9 , 2025
Justizia Aranarentzat, poliziaren inpunitateari ez! plataforma aurkeztu dute Bilboko Justizia Jauregiaren parean. Iker Arana, Bilboko Irala auzoko bizilaguna, Errakaldeko Etxarri Gaztetxearen desalojoaren harira Ertzaintzak egindako karga batean larriki zauritua izan zen, eta ondorioz, barrabil bat galdu zuen apirilaren 3an. Prentsaurrekoan plataforma aurkezteaz gain, plataformak bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa […]

Honekin lotuak