Sarean Zehar #381: [EZ EROSI iPhone 16a saio hau entzun arte]

381

Gure saioaren 15. denboraldiaren lehenengo atalean azken berrikuntza teknologiko eta albiste nabarmenei buruz hitz egingo dugu. Applek iPhone 16 eta iPhone 16 Pro aurkeztu zituen A18 Pro txiparekin, 48 MPko kamerekin eta 4K 120 FPS bideo grabaketarekin, baita Apple Watch Series 10 eta AirPods 4 ere, osasunean eta soinuan hobekuntzak eginez. MasOrangek, Orangek eta MásMóvilek bat egindako enpresak, 795 langileri eragingo dien borondatezko EEE bat iragarri zuen, sindikatuen kritikak eraginez. Sonyk azaroaren 7an merkaturatuko du PS5 Pro, potentzia asko handituta eta grafiko hobetuekin. Berri azkarretan, Nintendok ‘Palworld’ en sortzaileak salatu zituen, % 100eko euskal satelitea kaleratu zen, LUR 1, Telegrameko CEOa atxilotu zuten Frantzian eta Brasilek X sare soziala itxi zuen epailearen aginduz.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #382

lr. Urr 19 , 2024
Sarean Zehar programa berri honetan, hiru albiste teknologiko garrantzitsu komentatzen ditugu. Lehenengoa Gizarte Segurantzaren aplikazio berriari buruzkoa da, Importass, autonomoei ziurtagiri digitala erabiliz hainbat izapide errazteko diseinatua. Aplikazio horrek aukera ematen du datu pertsonalak aldatzeko eta lan-bizitzaren txostena erraz eta azkar deskargatzeko. Bigarren gaiak aldaketa historikoa jasotzen du Telegramen, non […]
382

Honekin lotuak