Asteburuan gazte konpainiak Pabellon 6en

Asteburu honetan bi gazte konpainia arituko dira Pabellon 6en: La Higuera eta La Brecha. Irene Zarrabeitia da lehenengokoa eta Maialen Marin, berriz, bigarrenekoa. Biak izan ditugu telefonoaren beste aldean haiek eman dizkigute xehetasun gehiago. La Higuerako kideek “El día que dejé de oler a mi” antzezlana aurkeztuko dute; nagusiki, maitasun erromantikoaren gaia du ardatz. La Brechak berriz, “Mi madre también quiso ser pez” antzezlana aurkeztuko du; honek amatasunaren gaia du hizpide. Sarrerak oraindik eskuragarri daude Pabellon 6eko webgune edo telefono zenbakian.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Ilargiaren alabak" antzerkia Pez Limbo teatroaren berriena

ol. Urr 25 , 2024
Martxoan hasi zuten sortze prozesua, egonaldia egin zuen lan taldeak Azpeitian. Astearte eta azteazkenean azken hilabeteetan egindako lana aurkeztuko du publiko aurrean Pez Limbo teatroak. “Ilargiaren alabak” antzezlana aurkeztuko dute Gasteizen Ainhoa Alberdi da taula gainean ibiliko den antzezleetako bat. Bere hitzetan, antzerkiak bizitzaren zikloei buruz hitz egiten du; hil-jaio […]

Honekin lotuak