Kolonbiako azken berriekin hasi da gaur Latinoamerikako berri ematen Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kazetaria, FARC gerrillak iragarritako su-etena aipatzen. Hortik, Boliviako Santa Cruz de la Sierran mugimendu sozialetako 1.500 kide egiten ari diren jardunaldietara pasa da, ondoren, Francisco Aita Santuak, Hego Amerikan egiten ari den biran esandakoak aipatzeko. Bukatzeko, ostiral honetan Bilboko Kafe Antzokian Resumen Latinoamericano aldizkaria bera sostengatzeko kontzertua aipatu du: Rafael Amor eta Norte Apache taldeek esku hartuko dute 22:00etan hasiko den ekitaldian.
Honekin lotuak
-
2012/10/05
ASTE HONETAN, ZER?
-
2012/07/18
IBAIZABAL: “Sorgindu zaitez” kanpaina
-
2014/12/17
KINGSTON HIRIA: Sly & The Family Stone (1)