“Pizpirri. Pozgarri eta pizgarri’ hamar kantez osatutako cd bat da, bitxia oso. Atzean, sentipen asko dago. Amaiur Iragik ondu du lana, aita kartzelan zenean sortutako kantuak dira, ondoren hainbat talderekin kantuak osatu eta orain disko batean bidlu ditu. Amaiurrek 7 urte inguru zituenean hasi ziren kantu hauek sortzen: berak sortzen zituen, vis a vis-etan kantatzen zituzten eta etxean bueltan grabatu egiten zituen. Duela bi urte horiek topatu eta hainbat kantarirekin harremanetan jarri zen kantuak osatzeko eta horrela sortu da lan berezi hau.
Deskargatu hemen,