Merina Gris 2020an sorturiko taldea da eta Sara, Julen eta Paskal taldekideek osatzen dute. Taldeak 2022ko martxoan egin zuen debuta Zerua Orain LParekin. Ezinbesteko taldea bilakatu dira ordutik. Disko berria argitaratu berri dute, Zuloa deiturikoa, eta bertan doluaren inguruko kantuak bildu dituzte, disko labur baina landuan. Ostiralean Kafe Antzokian aurkeztuko dute zuzenean eta, aurretik, Paskal izan da gurekin, bilduma berri honen inguruko azalpenak ematen.
Deskargatu hemen.

