Gau Irekiaren 13. edizioa larunbatean izango da San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoan

Abenduaren 14an, larunbata, Gau Irekia San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako kultur jaialdi parte-hartzailearen hamairugarren edizioa ospatuko da, Sarean kultur elkarteak antolatuta. Auzo Garaietako kultur aniztasuna eta parte-hartzea aldarrikatzen duen jaialdia da. Gau Irekian kaleak eta espazioak artez eta kulturaz beteko dira. Ane Rodriguez izan da gurekin Sarean elkarteko kidea. Programan 60 proposamen ingurutik hartuko dute parte 50 espaziotan; pieza eszenikoak, dantza, poesia errezitaldiak, kontzertuak… denetarik izango da herritar jaialdi honetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Amets Aranguren musikariarekin solasean

og. Abe 12 , 2024
Solasaldi musikatua izan dugu Kafe Antzokian, Gabriel Aresti euskaltegiaren eskutik, Amets Aranguren musikari nafarrarekin. Ibil bedi taldeko kideak, bertan saxofoia, pianoa eta gitarra jo eta abestu egiten du. Horrez gain, hainbat euskal hedabidetan eta euskalgintzan ere ari da kolaborazioak egiten. Nafarroako Kontserbatorioan ikasketak egin zituen eta bertan hasi zen Ibil […]

Honekin lotuak