Amets Aranguren musikariarekin solasean

Solasaldi musikatua izan dugu Kafe Antzokian, Gabriel Aresti euskaltegiaren eskutik, Amets Aranguren musikari nafarrarekin. Ibil bedi taldeko kideak, bertan saxofoia, pianoa eta gitarra jo eta abestu egiten du. Horrez gain, hainbat euskal hedabidetan eta euskalgintzan ere ari da kolaborazioak egiten. Nafarroako Kontserbatorioan ikasketak egin zituen eta bertan hasi zen Ibil bediko kideekin pop taldeari forma ematen, 2018an. Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute taldea. Haien lehenengo diskoak «Berandu baina garaiz» du izena eta 2019ko ekainean argitaratu zuten. Taldearen bigarren lanaren izenburua «Beltxarga Beltza» da, 2021ean argitaratua, hamaika abestiz osatua. Aurreko urtean hirugarren lan luzea argitaratu zuten, «Goldea» izenburupean. Jarraian entzungai duzue solasaldiaren laburpena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Señorak protagonista beteak Bilbo Hiria irratiaren

og. Abe 12 , 2024
Señorak protagonista beteak Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan BIRA Kulturgunean azaroaren 27an izan zen bertso-saioa zabaldu dugu, aukeraketa diktatorialean Kantuan: Haira Aizpurua Eli Pagola Jone Uria Iruri Altzerreka Gai-jartzaile lanetan, Señora bertso-eskolako kideak: Irune Rekero Maite Juaristi Lorea Gorostiaga Lara de la Verde Haizea Larosa Amaia Zeberio Leticia Garcia Pilar […]

Honekin lotuak