“Silueta” Harkaitz Canoren artefaktu literarioa

Existitzen ez den liburu bati buruzko kritikek osatzen dute Harkaitz Canoren azken nobela. Edo agian, alderantziz: kritikek sortzen dute liburua. Silueta (Susa, 2025) nobela-tranpa bat da, hutsunez, ispiluz eta ahots ugariz eraikia, 31 ahotsek hain zuzen, irakurleak ezinbestean parte hartu behar du idatzita ez dagoena osatzen. Bahiketa baten arrastoak, kritikarien begiradak eta literatur sistemari egindako keinu ironikoak uztartzen dira Canoren seigarren eleberri honetan. Irakurtzea ez ezik, irudikatzea eskatzen duen artefaktu literarioa da. Harkaitz Cano batu zaigu gurera eta Siluetaren inguruan mintzatu gara.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #408: [Oporretatik itzultzea: Pribatutasuna errespetatzen duten LLMak inplementatzea, Izarkom-en lan ona, kargagailu elektrikoaren odisea eta CES 2026 deskafeinatua]

al. Urt 19 , 2026
Gabonetako oporren ondorengo lehen programa honetan, denboraren zati handi bat azken hilabeteko gure esperientzia teknologikoei buruz hitz egiten emango dugu. Borjak Gemini, NotebookLM eta bere bezeroen datuak IArekin tratatzeko eta konfidentzialtasuna ahalik eta gehien gordetzeko ezarri dituen LLM aukerei buruz hitz egingo digu. Iñigok, bere aldetik, Izarkomekin, Euskal Herriko telekomunikazio […]
408

Honekin lotuak