IBAIZABAL: Etorkinen inguruko aurreiritziak

inmigrantesInmigrazioaren Euskal Behatokiak egindako azken inkestak agerian uzten du etorkinak ez direla arazo berezia Hego Euskal Herriko gizartearentzat. Dena den, Xabier Aierdiren ustez, hainbat aurreiritzi agertzen dira inkesta horretan. Hasteko, askok pentsatzen dute etorkinak asko direla, nahiz eta zifrek kontrakoa adierazi. Baina Xabier gehien kezkatzen duena honako hau da: askok pentsatzen dutela etorkinek gutxi eman eta asko jasotzen dutela. Eta berriro datuak beharrezkoak dira hori baieztatzeko edo ez, eta datuek, berriro, kontrakoa argi eta garbi erakusten dute. Xabierren ustez, aurreiritzi horien aurrean ezinbestekoa da erakunde publikoen eta pribatuen arteko elkarlana, oportunismo politikoa (Berlusconiren “patruilak” esaterako) alde batera utzita.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Garoña, Eolikoak...

al. Eka 22 , 2009
Gaur ere bildu da Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua, Garoñako zentrala ixteko edo 2, 4 edo 6 urteko luzapena emateko: buelta-bueltaka dabiltza, lobby nuklerrak presionatuta Iñaki Barcenaren ustez. Hedabideetan kanpaina handia montatu ondoren, energia nuklearraren aldekoek ezin dituzte izkutatu energia horrek dituen arriskuak eta punturik ahulenetariko bat: zer egin hondakinekin? Horri […]

Honekin lotuak