MUSIBLA #241: Kim Deal, Fontaines DC, Izaki Gardenak, Nabasi, Father John Misty, Otoi

Gaur Kim Deal musikariak, Pixies taldeko kide izan zenak, bakarkako estreinako diskoa dakar, Nobody Loves You More izeneko grabazioa da eta bertan abestiak egituratzeko duen dohaina erakusten dut The Breeders taldean aski erakutsi bazuen ere. Fontaines DC irlandarrek hartuko dute lekukoa. Romance euren azken diskoak une zinez gogoangarriak dauzka. Euren estreinako diskotik hona mailaz maila erakutsi duten aldaketa biribiltzen da grabazio honetan. Etiketa guztiak txiki gelditu zaizkie. Izaki Gardenak taldearen disko berriarekin jarraituko dugu. Diskoak Orube izena du eta rock tentsio neurtua eskaintzen dute eta aspaldiko partez hain berezko dituzten amerikana soinuok biltzen gaituzte diskoa entzutean. Hunkitzeko gaitasuna ez dute galdu Izaki Gardenak taldekideek. Nabasi taldeak joan berri den urtean kaleratu zuten lehen diskoa, Lahar, emo eta posthardcore estiloko zortzi abestiz osatua. Hona ekarri dugu, dotorezia eta indarra, ezinbesteko bilakatzen den disko biribil horietako bat egin dute zarauztarrek. Ez galdu entzuteko aukera. Hurrena ez dakit nola etiketatu, txundigarria, lirikotasun heze eta handioso bat, zoragarria… Gutxi da hori dena. Josh Tillman Father John Misty ezizenaren azpian, disko kalifikaezina egin du. Mahashmashana du izena eta sanskritoz, bai, sanskritoz kematorio handia esan nahi du. Egia esan musika guztien topaleku bilatu du grabazio hau, eta bertan erreta muinarik funtsezkoena erakusten digu. Ederra. Urtzi Iza bilbotarraren proiektu sendo batekin goaz azken minutuetara. Otoi izena jarri dio eta bi disko ditu kalean, azkena Ikurrak du izena, baina orain lehenengo diskoarekin geratuko gara, Tophus izena du eta soinu zirraragarriak biltzen ditu. Abesti sendoak eta hondoa dutenak, gauza zaila garai berri hauetan. Diskoa 2022an kaleratu bazuten ere ez du, inondik ere, indarrik galdu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

STENDHALEN OIHARTZUNAK: “PIAZZOLLAREN OIHARTZUNAK”

az. Urt 8 , 2025
Astor Piazzolla Bandoneonista eta konpositore argentinarra, tangoa berritu, musika “garaikide” edo kontenporaneoan bihurtu eta beste estilo batzuen eraginarekin nahastuta (Piazzollaren aurretik tangoa musika oso tradizionala zela kontuan hartuta) “musika klasikoa”-ren mailan jarri zuena, orain errepertorio klasikoko parte delarik mundo osoko antzokietan musikari klasikorik onenek interpretatua. Asko esperimentatu zuen, bai arlo […]

Honekin lotuak