MUSIBLA #98: Ty Segall, Waxahatchee, John Murry, Gaizka Insunza, Mugaldekoak, Xabi Bandini, Courtney Barnett

Ty Segall ezaguna da bere konposizio indartsu eta pisutsuengatik, First Taste diskoan horren adibide argiak ematen dizkigu, diskoa 2019an kaleratu zuen eta zartako ederrez beteta dago. Aurrera. Waxahatchee izen ahozkaezinarekin dator gure hurrengo gonbidatua. Katie Crutchfield-en bandak disko berria kaleratu du 2020 honetan, Saint Cloud izenekoa. Bertatik kantu parea. Aspaldi ez dugu entzun John Murry, eta berriz ekarriko dut gaur The Graceless Age diskotik ateratako bi abesti biribilekin. Gaizka Insunza Audience taldeko kideak bakarkako lehenengo diskoa kaleratu zuen 2019an. Disko homonimo horretan gernikarrak bildu zituen abestietan bere ukitu pertsonala atzematen da inoiz baino gehiago. Hurrengoa gaurko saioan Mugaldekoak taldea izango da. Hasieran Edu Zelaietaren poemak musikatzeko sortu zen proiektua sendotu da eta honez gero badituzte zenbait disko kalean. Eta abesti eder xorta. Gaur Begiak Lekuko diskotik ateratako abesti bi. Xabi Bandinik bakarka egindako bigarren diskotik (Biba) ateratako bi abesti biribil entzungo ditugu ondoren. Eta bukatzeko Courtney Barnett-ek 2018an ateratako Tell Me How You Really Feel.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Greba digitala, Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun eragile guztiei zuzenduta

az. Api 15 , 2020
Greba bat pertsona edo talde batek presio soziala egiteko asmoz ekintza bat edo batzuk egiteari uztea da, honen bidez helburu bat lortzeko asmoz. Apirilaren 21 eta 22n Euskal Herrian greba digitala egiteko deialdiaren berri eman dute gaur hainbat sortzailek. Apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu […]

Honekin lotuak