MUSIBLA #73: Albin Lee Meldau, King Krule, Blood Orange, Big Thief, Anari, Ezra Furman, Moxal

Gaurko saioari hasiera emateko Albin Lee Meldau gonbidatu dugu. Suediar honek bere jaioterriko topikoekin hausten du, hala nola, Suediako jendea hotza dela. About You diskoan erakusten du ez dela horrela, soul beltza zuri errubio batek abestua. Diskoan perla batzuk biltzen ditu hala nola Lou Lou izeneko abestia (berea den bakarra) baina baditu momentu ahulak ere. Hurrengo txanda King Krule-ri dagokio. Saio honetan musikari britaniar honen zale porrokatuak gara. Bi abesti ikoniko entzungo ditugu The OOZ diskotik aterata: Biscuit Town eta Dum Surfer. Segidan Blood Orange, Devonté Hynes musikariaren oskola. Blood Orange izenpean lau disko luze kaleratu ditu, azkena Negro Swan 2018an. Bertan konplexurik gabe agertzen da Prince-n musikariaren oinordea izango bailitzan. Disko barnerakoi honekin hiriaren hatsa kokotean sentiarazten digu. Big Thief taldeak disko berria kaleratu du, U.F.O.F du izena, eta abesti sorta ederra bildu dute bertan Brooklyngoek. Bertati bi abesti hauskor. Anarik banda sendoa sortu du urte hauetan eta hori ikusten da bere azken diskoetan, musikarien arteko konplizidade horrek ondo etorri zaizkio Anariren abesti emozionalei. Zure Aurrekari Penalak diskoa ekarri dugu gaur horren adibide. Hurrengoa zerrendan Ezra Furman. Ipar amerikar honek Transangelic Exodus diskoa kaleratu zuen 2018an. Diskoak istorio bitxi bat aletzen du abestiz abesti. Eta bukatzeko Hannot Mintegiaren Moxal proiektua. Disko aztoragarria eta misteriotsua bezain atsegina.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Airu taldearen musika eta Bilboko pop rock lehiaketa

ar. Ira 10 , 2019
Ostegunean Irailak 12an, Bilboko pop rock lehiaketa abiatuko da, 31. Edizioa da aurtengoa. Finalerako sailkatzeko kontzertuak abiatuko dira, ohikoa den moduan Bilborocken. Euskal herriko, estatuko eta nazioarteko taldeak lehiatuko dira, hiru modalitatetan, pop rock, metal eta Urban. Miguel Diezek lehiaketako xehetasunak ekarri dizkigu. Airu taldea Bilbo hiria pop rock lehiaketako […]

Honekin lotuak