MUSIBLA #176: Adrianne Lenker, Kaserna, Postal Kolekzionistak, Rafa Rueda, Sinead O’Brien, The Weather Station, Adrian Perez

Adrianne Lenker-ek bakarkako disko zoragarria atera zuen aurreko urtean, Songs zeukan izena eta soil bezain ederra da. Horrekin hasiko gara gaur. Kaserna taldea bigarren gonbidatua izango da. Mr. Pongo taldearen errautsetatik piztutako taldea dugu. Gelditu da Denbora izeneko diskoa kaleratu zuten 2021ean. Aurrera gure bidean Postal Kolekzionistak taldearen musika entzuteko parada izango dugu. Barnerakoia da oso euren Bagoi Hutsak, diskoari jarri dioten izenetik hasita. Bide beretik jarraituta Rafa Ruedaren azken diskotik abesti eder eta sakon bi. Bere azken diskoak Rueda du izena, bere abizenari gorazarre eginez, nolabait. Diskoa ederra da, sentsibilitate izugarria dario. Hurrengo gonbidatua Sinead O’Brien (ez okertu O’Connor-ekin). Oso serio hartzen du abestietan ematen duen mezua. Bere grabazioetan narrazioa eta poesia nahasten dira. Gaur Drowning in Blessings diskotik ateratako bi abesti ekarri ditugu. Kanadako talde bat hurrengoa, The Weather Station dute izena. Tamara Lindeman-ek zuzentzen duen talde honek eguraldi-postu bat bezain barnerakoi. Negua izan daiteke euren abestietan, negu samur bat, beti ere. Ignorance diskotik ateratako bi abesti entzungo ditugu. Eta bukatzeko Adrian Perezen azken diskoa. Bakarkako disko zoragarria kaleratu du, gaurko saio malenkoniatsuarekin bat datozen soinuak bildu ditu bere Lasai ederrean diskoan. Ederra.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Hirien eta azpiegitura abandonatuen hondakinak (zaborraz harago)

az. Urr 26 , 2022
Kevin Lynch (1918-1984) anbientalista eta urbanistaren figura ekarri digu hizpidera Josuk gaurkoan. Lynch-ek, besteak beste, hiriek sortzen dituzten espazio hondatuak eta hondakinak (zaborraz harago) aztertu zituen The Image of the City lanean. Gure jardueraren hondakinak naturara isuritzen edo botatzen ditugu, batzuetan txukun itxuraz estalita, baina ez dakigu ondo zer egiten […]

Honekin lotuak