MUSIBLA #174: Maraca Diablo, OGI, Kendrick Lamar, Grace Ives, Empty Files, Vulk, Ginger

Ina Iriondoren ibilbidearen azken proiektua (momentuz) Maraca Diablo da. Hail Zigurat! eta El Regreso del Niño Indio izan dira proiektu horretako lehenengo grabazioak. Orain beste grabazio berri batekin dator, taldearen izena duen diskoa, eta banda bat atzean. Saio honetan diskoa jartzen eta disfrutatzen ari gara. OGI izeneko musikariarekin jarraituko dugu, soul diskretu bat ekartzen du Monologues izeneko azken diskoa. Haize konponketa ilunak… Gozoa, ogia bezain samurra. Mr. Morale & The Big Steepers du izena Kendrick Lamar-en azken diskoak. Kultura afro-amerikarraren bozgorailutzat hartu izan da Lamar azken urte hauetan. Grace Ives-en azken diskoa ere ari gara errepasatzen saio honetan. Diskoaren izena Janky Star da eta gustatzen zaigu bertan proposatzen digun bidaia. Empty Files Bilboko talde bat da, soinu sintetiko eta organikoen arteko nahasketa dotorea eskaintzen dutena. Euren azken diskoak Lost Files du izena. Hipnotikoa eta barnerakoia. Vulk taldeak hirugarren diskoa kaleratu berri du, Vulk Ez Da. Hiru urteren ondoren indartuta dator taldea eta horixe adierazten dute azkeneko grabazioan. Eta bukatzeko, energia gehiago: Ginger taldearen garage punka. Disko homonimoa dute kalean. Baikortasuna.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Ikastolara bakarrik eta patinetez

lr. Urr 15 , 2022
Lur oso pozik dago ikasturte honetan eskolara bakarrik joaten delako  eta gainera patinetez! Zu nola joaten zara eskolara? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221015_gaurezdagoeskolark_koloretako_monstroa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak