STENDHALEN OIHARTZUNAK: “Gerhard-en oihartzunak”

Gaurko Stendhalen oihartzunak saioan Roberto Gerhard konpositorea ekarri dugu. XX. mendeko espainiar konpositorerik garrantzitsuenen artean aurki dezakegu, “Zortzien Taldea” edo “Madrilgo Taldea” deituriko konpositore-taldeko sortzailerik nabarmenenen artean dagoena. Talde hau poesian “27ko Belaunaldia” deitzen diogun horren (Lorca, Cernuda, Aleixandre, Alberti…) baliokide musikala da, eta Ernesto eta Rodolfo Halffter, Fernando Remacha edo Rosa García Ascot bezalako konpositoreek osatzen zuten. Gerhard haien artean aipagarrienetarikoa da, izan ere, aurreko beste saio batzuetan aipatu dugun Schoenberg konpositoreak garatutako dodekafonismoaren teknika Espainian sartu zuen eta baita noski Vienako Bigarren Eskolaren teknikak. Konpositore hau ekarri dizuet, bere garaian nazioartean ospea izan zuelako baina Espainian guztiz ezezaguna delako bai bizirik zegoenean bai gaur egun publiko orokorraren artean, Guda Zibila eta gero atzerrira ihes egin behar izan zuelako (Erresuma Batura), errepublikaren aldekoa zelako.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bihotzean auzo-elkarteak Esperanza kaleko espazioaren kudeaketa publikoaren alde egin du

az. Urt 29 , 2025
Bihotzean auzo-elkarteak kezka agertu du La Esperanza kaleko espazio berriaren kudeaketa-ereduagatik. Instalazioak Bilboko Udalarenak badira ere, enpresa pribatu batek kudeatzen ditu lizitazio bidez. Auzo-elkartearen ustez, haur eta gazteentzako gune hori Udalak berak zuzenean kudeatu beharko luke. Urtebete igaro ondoren, hainbat arazo atzeman dituzte, bereziki liburutegiaren ordutegian, beste udal-liburutegien ordutegiekin alderatuta. […]

Honekin lotuak