Bihotzean auzo-elkarteak kezka agertu du La Esperanza kaleko espazio berriaren kudeaketa-ereduagatik. Instalazioak Bilboko Udalarenak badira ere, enpresa pribatu batek kudeatzen ditu lizitazio bidez. Auzo-elkartearen ustez, haur eta gazteentzako gune hori Udalak berak zuzenean kudeatu beharko luke. Urtebete igaro ondoren, hainbat arazo atzeman dituzte, bereziki liburutegiaren ordutegian, beste udal-liburutegien ordutegiekin alderatuta. Liburutegia itxita dago eskolako oporretan eta uda osoan, haurrak gehien erabiltzeko aukera duten garaian. Gainera, udal-liburutegien sarean integratuta egon arren, ez du zerbitzu bera eskaintzen. Goiuri Udal liburutegiko langileak ekarri dizkigu xehetasunak. Izan ere osteguneko plenoan udal mozioa egingo dute.Gainera 13:30etan protesta egingo dute udaletxe aurrean.
Deskargatu hemen.

