STENDHALEN OIHARTZUNAK: “GARCÍA ABRILEN OIHARTZUNAK”

Antón García Abril XX. eta XXI. mende hasierako konpositore espainiar garrantzitsuenen artean koka dezakegu, obra izugarria daukana, musika akademikoan genero guztiak ikutuz. Beste saio batzuetan aipatu dugun “51ko Belaunaldia” deituriko konpositore-taldearen barruan sar dezakegu, Luis de Pablo, Ramón Barce edo Cristóbal Halffter bezalako konpositoreekin batera, hauekin “Nueva Música” taldea sortu zuen 1958an eta bertan garaiko Europako abangoardiarik modernoenak defendatzen hasi ziren konposizioaren munduan. Taldekide gehienek serialismoaren teknikak erabiliz idazten zuten eta García Abril laster aldendu zen taldetik, abangoardietatik urrunduz eta estetika tonalago bat hartuz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: burges nahiak "premium" burgerra jan behar

az. Api 9 , 2025
Abelzaintzaz jardun du gaurkoan Josuk, abelzaintza industrialaz eta tradizionalaz, abereei tratu txarrak… Behin egin genuen txuletari buruzko saioa, eta gaurkoan “txiroen txuleta” den hanburgesari buruz. Langileen gutizia zen oso noizean behin, txuleta bat jatea. Abelzaintzari buruz maiz mintzatu gara, abelzaintza industriala eta eskala handikoa, tokikoa eta txikikoa, haren ondorio ekologikoez […]

Honekin lotuak