Garai batean energia nuklearraren eta energia-iturri fosil kutsagarrien alternatiba garbi eta ekologikotzat hartzen zen energia eolikoa. Egun, aldiz, gero eta eskualde gehiagotan ikusten ditugu parke eolikoen errefusa aldarrikatzen duten mugimenduak. Haize errota gero eta handiagoak daude gure mendietan, gero eta eragin handiagoa duten parkeetan eta, beraz, naturguneak gehiago suntsitzen dituzten azalera eta azpiegituretan. Bestalde, sektore horretan pribatizazioa da nagusi, eta korporazio handien eskuetan -eta haien zerbitzura- ezarritako parke eolikoak dira denak, administrazioen konplizitatearekin. Gatazkak planteatzen dira orduan, tokian tokian, azpiegitura eolikoak (fotoboltaikoak bezala) egin ala ez egin, non egin, non ez egin… Istiluen mamia zera da, trantsizio energetikoa zehaztu gabe daukagula, iturri garbietara joateaz gain, energia kontsumoa noraino murriztu behar ote dugun, parke eolikoak jabego publikokoak edo pribatukoak izan behar diren, non kokatu behar diren horrelako parkeak…
Deskargatu hemen.


Nonbaiten aurkitu liteke elkarrizketan aipatzen diren hiru bilera interdisciplinar horiek?
Aupa Rafa
Josu edo Iñaki zurekin harremanetan jarriko dira. eskerrik asko
ane