HAUXE GURE LURRA: Baso borroka, basoaren aldeko ekintzaileak

Basoak bizi behar duela esan genuen aurreko saioan eta, gaurkoan, aktibismoaz mintzatu gara. Proiektu txikitzaileen aurkako ekimen ekologistek basoen aldeko ekintzak egiten dituzte, Baztanen hondeamakinak geldiaraziz edo Ingalaterran misilak desobedientzia zibil baketsuaren bidez eragotziz. Ekosabotaje ekintzak ere egin eta egiten dira, Itoizko urtegiaren lanak geldiarazteko duela 25 urte egindakoa, edo eukaliptoak kentzeko Arratian berriki egindakoa kasu. Horrelako ekintza gehiago aterako dira, Iñaki Barcenaren ustez. Bestalde, basoa inspirazio iturri indartsua izan da desobedientzia zibilaren kontzeptualizaziorako, izan ere, desobedientzia zibilaren kontzeptuaz teorizatu zuen Henry David Thoreau pentsalari transzendentalistak Walden; Or Life in the Woods and On the Duty of Civil Disobedience liburuan. Walt Whitman ere gogoratu dugu, udazkeneko orbelak jausten ari diren garai honetan, eta autopista bere protesta egiten zuen Mendaroko bibolin joleari Audience taldeak Tolesdurak diskoan dedikatutako abestiarekin amaitu dugu gaurko saioa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Gaurkoan piraguaren mundura hurbildu gara

ol. Urr 22 , 2021
Kirolaren lubakia dugu KIROL ESKIROL, Bilbo Hiria irratiaren uhinetan. Gaurkoan piragua mundua aztertu dugu, eta bidaian lagun izan ditugu Ander Elosegi eta Maialen Chourraut olinpiar kirolari handiak. Estudioko tertuliara Mikel Bengoetxea hurbildu zaigu, Plentziako piragua elkartearen ordezkari. Notizietarako tarterik ezin ezkutatu, eta Victor Beaskoetxea lagunak pilotaren kronika ekarri dugu (frontoi+furgol). […]

Honekin lotuak