“Renata” Kamikaz Kolektiboaren antzezlan berria

Kamikaz Kolektiboak hamar urte bete ditu eta “Renata” komedia distopikoarekin ospatuko dute urteurrena larunbatean Durangoko San Agustin kulturgunean. Iraia Elias kolektiboko kidearekin egon gara solasean. Antzezlanak bizitzari zentzua bilatzearen bidaiaz hitz egiten du; hau da, heriotza ere presente izango du antzezlanak. Iraiak kontatu digu oholtzan lau aktore egongo direla taulagainean: Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabal eta Iraia Elias bera. Hala ere, azpimarratu nahi izan du hainbat sortzaile izan dituztela konplize. Dagoeneko 20 bat data itxita dituztela ere esan digu eta berri pozgarritzat hartu du Iraiak. Data berri guztiak haien webgunean daude jada ikusgai.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Palestinako laborariak Argia astekarian

ol. Urt 31 , 2025
Azaletik abiatuko dugu errepasoa eta bertan gizon baten aurpegia ikus dezakegu eta lerroburu hau irakurri, “Palestinako erresistentziaren oinarria Laborariak Lekukotasunak jaso dituzue lurralde okupatuetatik”. Arrantzari buruzko ikerketa bat. Arrantza handiak txikia jaten du; nobedaderik ez. Baina datu askorekin dator txosten bat. Sarah Babiker kazetaria da, El Salto-n ibilia orain arte, […]

Honekin lotuak