Osasun Publikoaren aldeko Herri Plataformak “osasungintza publikoaren alde!” lelopean manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Herri Plataformako Mireiarekin hitz egin dugu eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Mireiaren hitzetan, osasungintza publiko duina eta kalitatezkoa eta murrizketekin amaitzea eskatuko dute manifestazioan. Gaineratu du, garrantzi berezia jarriko diotela lehen arreta zerbitzuan. Bilbon manifestazioa eguerdiko hamabietan abiatuko da Sagrado Corazon plazatik.
Deskargatu hemen.

