Iragan asteko erreferendumaren emaitzak gorabehera, astelehenean Greziako gobernuak sinatutakoa oso gogorra izan da, murrizketa gehiago egin beharko baitu. Greziaren zorra nondik datorren, Nazioarteko Diru Funtsaren adierazpenak, egoera Grezian, Alemaniaren rola… Horretaz guztiaz hitz egin dugu gaur Luis Guridirekin.
Oraindik ez da amaitu Kukutzako desalojo bortitza eta eraispena jasan zuten lagunen epaitegietako ibilbidea. Otsailean izan zen azken epaiketa eta horren ondoren ebatzitako absoluzioa errekurritu du fiskaltzak. Irailean 19 lagun epaituko dituzte Kukutzaren eraispenaren egunean atxilotu zituztenak hain zuzen. Kukutzarekin elkartasun taldeko Hibai Castrok Kukutzaren egun haiek, errepresioa, epaiketak eta […]