MUSIBLA #246: Lip Critic, Janus Lester, Nuria Culla, Michael Kiwanuka, Nabasi, Father John Misty

Aurreko saioa Lip Critic taldearekin bukatu genuen eta gaurkoan Musibla hau irekitzea egokitu zaie. Lip Critic 2018an hasitako proiektua da. Bi sampler, bi bateria-jotzaile eta ahotsek osatzen dute. Beren instrumentazio ez-konbentzionalaren bidez, punk, hardcore, club eta pop soinu eta egitura modernistak nahasten ditu. Euren estreinako diskoa Hex Dealer du izena. Janus Lester sortutako taldea da. Beran sortu zuen Jokin Pinatxok eta bi disko dauzkate kalean. Aurreko saioan 2022an argitaratutakoa ekarri genuen eta gaur bukatu berri den 2024an kaleratutakoa ekarriko dugu: Lore. Aurrekoan esaten genuen bezala, energia eta dirdira nahasten dira euren abestietan, bizitzeko gogo bizia, kantu barnerakoi zenbaitekin nahasturik. Nuria Culla abeslari, gitarra-jole eta konpositore donostiarra da, eta 2013an hasi zuen bakarkako ibilbidea, indie-folk eta pop alternatiboa bezalako estiloen artean mugituz. 2024an bere lan berria kaleratuko du, Hamaika gau. Jazz eta soul eremuen artean mugitzen da, nahiz eta pop soinuak ere agertzen diren. Ahots diskoa dela esan genezake, hori baita guztien gainetik gailentzen dena. Antzeko soroetatik ibiliko gara hurrengo gonbidatuarekin ere. Michael Kiwanukaren musikan soul eta pop soinuak kiribiltzen dira. Idi Amin Dada diktadore odolzale ugandarrarengandik ihesi heldu zen Ingalaterrara bere familia eta bertan hazi zen Michael. Estudio musikari gisa hasi zen eta gero bere bakarkako diskoak etorri ziren 2012tik aurrera. Gaur bere azken grabazioa ekarriko dugu, Small Changes izenekoa, 2024an kaleratu zuena. Nabasi talde zarauztarra Lander Azkuek (gitarrista eta koroak), Patinok (bateria), Ion Ferrerak (gitarrista eta abeslaria) eta Iñigo Azkuek (baxu-jotzailea) osatzen dute. Aurreko urtearen hondarretan kaleratu zuten lehen diskoa, Lahar, emo eta posthardcore estiloko zortzi abestiz osatua. Eta bukatzeko Mahasmashana diskotik bi abesti zirraragarri. Father John Misty Josh Tillman-ek izenpean kaleratu duen azken diskoa da, eta bertan bidaia sublime bat aurkituko duzu.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Euskal hezkuntzaren etorkizuna auzitan: Itunpekoaren gainkontzertazioa, segregazioa eta publikoaren aldeko borroka

ar. Ots 25 , 2025
Azken asteetan berriro jarri da mahai gainean euskal hezkuntzaren gainkontzertazioa, itunpeko zentruen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketa berriari egokitu beharra dagoelako. Eztabaida horren baitan, aipatzeko modukoa da Bermeoko eskola publikoaren familia elkarteak hartutako bidea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza arduradunei neurrizko eta legezko ituntzearen egokitzapena egitea aldarrikatuz. Haien […]

Honekin lotuak