LANAREN EKONOMIA: Euskal hezkuntzaren etorkizuna auzitan: Itunpekoaren gainkontzertazioa, segregazioa eta publikoaren aldeko borroka

Azken asteetan berriro jarri da mahai gainean euskal hezkuntzaren gainkontzertazioa, itunpeko zentruen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketa berriari egokitu beharra dagoelako. Eztabaida horren baitan, aipatzeko modukoa da Bermeoko eskola publikoaren familia elkarteak hartutako bidea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza arduradunei neurrizko eta legezko ituntzearen egokitzapena egitea aldarrikatuz. Haien mobilizazioaren berri emateko elkarte kide Biotza Unanue elkarrizketatu dugu. Ostean, gai horreri heltzeko azterketa orokorra egin dugu, hainbat herrietako datuak emonez, publiko eta itunpekoaren desoreka bereziki larria delako euskal hiri gehienetan. Euskal alderdi politiko ia danek legez kanpoko egoera segregatzailea betikotzeko hautua hartu zuten. Baina martxoaren 5ean hasi beharreko onarpen prozesuan ezusteko faktore bat agertu da orain. Publikoa eta pribatua parekatzen duen ordenazio eta planifikazio dekretua baliogabetu berri du Euskal Auzitegi Nagusiak, ondorio moduan, besteak beste, gelak ituntzeko gutxieneko ikasle ratioak 17ra bueltatuz. Gaurko saioa bukatzeko, Argia atalean filosofia irakaslea eta hezkuntza publikoaren aldeko ekintzailea den Tere Maldonado elkarrizketatu dugu, Biraka jarraitzen du gurpilak artikuluan aipatutakoa gogora ekartzeko. Hezkuntza Legea ekarri zuen orain dela bi urteko akordiotik abiatuta, eskola pribatuaren betikotzearen inguruan solastu dugu Maldonadorekin, zehazki digitalizazioaren aroan Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sistema enpresa multinazionalen esku uzteko joeraz. Hezkuntza publikoaren alde borrokatzeko HezkuntzArtea kolektiboa aurkeztu berri du Maldonadok beste kideekin batera.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: 'Epaiketa arrotza’: ikuslea epaimahaikide bihurtzen duen antzezlana Getxon izango da ikusgai

az. Ots 26 , 2025
‘Epaiketa arrotzari’ antzezlan interaktiboa iksuteko aukera dugu Euskal Herrian. Getxon izango dira. Iñigo Santacanak zuzendu du lana, epaiketa bat irudikatuko dute, eta ikusleak ere obraren parte izango dira. Indubio konpaniak antzerki interaktibo giza definitzen du antzezlana. Albert Camusen L’Étranger eleberrian oinarrituta dago antzezlana. Euskarazko bertsioan Silvia Larrauri, Luix Mitxelena eta […]

Honekin lotuak