Irratia bizipozteko unea ere iritsi zaigu Bilbo Hiria irratira eta gaurkoan Bihotzez elkartea ezagutu dugu. Ianire Garay izan dugu gurean. Bihotzez sortzetiko kardiopatia duten haur, gazte eta familiek osatzen dute. Haien helburu nagusia da sortzetiko kardiopatiak dituzten pertsonei, haien familiei eta bizitzako etapa ezberdinetan inplikatuak dauden profesionalak informatzea, orientatzea eta laguntzea.
Andra Mari dantza taldeak Zuberoako Maskarada plazaratuko du otsailaren 22an, bere 70. urteurreneko ekitaldien baitan. Urteetako lanaren ondoren, Maskarada osorik taularatuko dute, 30 lagun baino gehiagoren parte-hartzearekin, dantzari aktiboak, taldekide ohiak eta belaunaldi berriak elkartuz. Andra Marik 1988an hasi zuen Zuberoako Maskaradako dantzen ikerketa, eta lehen aldiz 35. urteurrenean plazaratu […]