Andra Marik Zuberoako Maskarada osorik plazaratuko du otsailaren 22an, 70. urteurrenaren baitan

Andra Mari dantza taldeak Zuberoako Maskarada plazaratuko du otsailaren 22an, bere 70. urteurreneko ekitaldien baitan. Urteetako lanaren ondoren, Maskarada osorik taularatuko dute, 30 lagun baino gehiagoren parte-hartzearekin, dantzari aktiboak, taldekide ohiak eta belaunaldi berriak elkartuz. Andra Marik 1988an hasi zuen Zuberoako Maskaradako dantzen ikerketa, eta lehen aldiz 35. urteurrenean plazaratu zuen dantza sorta osoa. Orain, Larraineko eta Pagolako dantzariekin eta Jean Pierre Rekalt maisuarekin egindako ikasketak oinarri hartuta, ikuskizun osoa aurkeztuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute: goizean lau barrikada egingo dira herriko hainbat elkartekin, ondoren herri bazkaria egingo da, eta arratsaldean Maskaradaren ofizioen saio nagusia izango da ikusgai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txurdinaga behekoa ikastetxea itxiko dutela salatu du bertako zuzendaritzak

ar. Ots 18 , 2025
Bilboko Txurdinaga Behekoa institutuko zuzendaritzak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ikastetxea itxi asmo du. Azaldu dutenez, aurreko astean Hezkuntza Saileko lurralde ordezkariak bilera batera deitu zituen, eta zera jakinarazi zieten: ikastetxea «desagertu» egingo dela eta ikasleek alde egin beharko dutela datorren ikasturterako, Atzo bertan jaso genuen egoeraren berri eta gaur protesta […]

Honekin lotuak