MUSIBLA #248: Body Meat, Djrum, Izaki Gardenak, Itzek, Islabat

Gaurko saioa musika esperimentalarekin hasiko dugu bi proiektu interesgarrirekin. Lehenengoa da Body Meat. Kaleratu duten azken diskoak Starchris (2024, Partisan) du izena. Chris Taylor ekoizle iparramerikarraren disko honetan bat-bateko norabide aldaketak eta informazio gurutzaketak nabarmentzen dira. Horren adibide nahiko nabaria dira gaur entzungo ditugun bi abestiak. Agian hasierako minutuetan, Kim Gordonen The Collective (2024) egindako sorkuntza trinkoak gogorarazten ditu, halere, pixkanaka eraldatzen da norabidea eta entzulea erritmo oker, sintetizadore eta ahots guturalen labirinto batean galtzera gonbidatzen du. Bigarren proiektuak Djrum du izena eta gaur bere azken grabazio ertaina (EP bat da) hautatu dugu. Meaning’s Edge izena jarri dio. Ekoizlea izan baino lehen, DJ izan baino lehen, Felix Manuel londrestarra pianista izan zen, horregatik bere diskografia osoa zeharkatzen duen sentsibilitate klasikoa nabaria da. Ez bakarrik free jazzera begiratzen duen downtempo musika elektronikoa egiten duenean, baita abiadura igo eta klubera korrika egiten duenean ere. Segidan, Izaki Gardenak taldearen berragerpenak lapurtuko dizkigu hurrengo minutuak. Orube izeneko grabazio dotore eta lanbrotsua kaleratu berri dute eta zuzenkoetan aurkezten, zure bizitokitik hurbil harrapatuz gero, ez galtzea da gure gomendioa. Itzek taldearen Bi Mile Hitz grabazio motzak kateatuta nauka. Lehen entzunaldian harrapatzen zaituen zerbait dauka, ahotsak agian, edo abesti bakoitzean sortu duten giro neurtua… Berriz ekarri dugu gaurko saiora ea behingoz asmatzen dugun zer daukan disko honek barrunbeetan. Bukaeraren ertzera heltzen ari garenean Mark Everett artista polifazetikoaren musika ekarriko dugu, Eels proiektuarekin. Oraingoan Time izeneko grabazioa dugu disfrutatzeko. Eta azken-azkena, baina ez gutxiago delako, Islabat proiektuaren azken abestia, “Zu ez zinen” izenekoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaztetxeak Bertsotan sariketa 7 katu gaztetxera iritsiko da ostegunean

ar. Mar 25 , 2025
Duela bi aste hasi zen “Gaztetxeak bertsotan” ekimana, lehen kanporaketa izan zuten. 2000 urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolari gaztek parte hartu dute binakako sariketan. Zazpi saioa iznago diztuzte. Ostegunean lehen finalerdia izango dute Bilboko 7 katu gaztetxean. Aroa Arrizubieta izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250325_Aroa_gaztetxea_bertsotan.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak