Errobi taldeak Getxoko Iparra galdu gabe izeneko jardunaldietan parte hartuko du. Asteazkenean solasaldia izango da Muxikaberrin, taldearen zutabe diren hiru protagonistekin, Anje Duhalde eta Mixel Ducau musikariekin eta Daniel Landart abesti gehienen letra egilearekin. Aurkezle lanetan Laura Mintegi eta Miren Kareaga ibiliko dira. Ondoren Azaroak 30ean Muxikaberri kontzertua eskainiko dute.
Aurrekoan XX. mendeko musikaren aitetako bat ezagutu genuen, Messiaen, eta gaur Garazi Navasek abangoardiaren Aita Santua izan daitekeena aurkeztuko dizue: Arnold Schoenberg. Schoenbergek (Viena, 1874 – Los Ángeles, 1951) musikaren historia aldatu zuen eta esan daiteke, gaur egun egiten den musika garaikidea, berari esker existitzen dela neurri handi batean. Konposizio […]