ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Georges Abdallak libanoarra. Europan espetxean urte gehien daramatzan pertsona: aurten 40 urte beteko ditu. Bestalde, erreportajea ikastetxeetako patio eta azpiegituren eraldaketeei buruz. Bukatzeko, Leire Vargasek Eztizen Artola elkarrizketatu du.
Guggenheim Urdaibai Stop herri ekimenak manifestazio nazionala deitu du larunbaterako Gernikan. Eider Gotxi ekimeneko ekintzailearen hitzetan, beharrezkoa da manifestazioa egitea auziari oihartzuna emateko eta auzia salatzeko. Gotxiren hitzetan, kontraesan asko dituen proiektua da Urdaibain eraiki nahi dutena eta argi dute onurak baino kalteak izango direla eskualdean. Manifestazioa Gernikako Pasialekutik abiatuko […]