2018koa, maiatzaren 27an ospatuko da Ibilaldia, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatutako bigarren Ibilaldia izango da; izan ere, 1995ean, Sinestezina lelopean, Bizkaiko Ikastolen jaia burutu baitzuen. Taup! da aurtengo Ibilaldiak izango duen leloa. Bihotzaren taupadaren onomatopeiaren indarra agertzen da. Bizirik eta martxan, “taupaka” dagoen hezkuntza-proiektua. Ze Esatek taldeak egin du aurtengo kantua.
Inunek disko berria aurkeztuko du martxoan. “Berreginez” eta “Da nola” lanak plazaratu ondoren “Aingurak” diskoaren kantu berriak ekarri ditu Kafe Antzokiko tauletara. Bira berri honi hasiera emateko Mikel Inunziagak musika talde nabarmena bildu du. Dani Tomás, Bihotz Gorospe, Argibel Euba eta Ekain Alzola musikariak izango ditu alboan eszena. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180309_Rafa_rueda_Inun.mp3 Deskargatu hemen.