KIROL ESKIROL: Pentzia kirol elkartearen medeurrena saio berezia

Plentzia Kirol Elkarteak bere mendeurrena ospatuko du ekitaldiz betetako egitarauarekin. Larunbatean egun osoko ekitaldiak antolatu dituzte. Eta bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu, izan ere egitarauan barruan gure irrati emankizuna izan da. Plentzian futbola aspalditik zen ezaguna, baina 1925eko urriaren 12an ameslari talde batek pauso erabakigarri bat eman zuen: Plentzia Kirol Elkartea sortzea. Egun hartan egin zen bilera historiko batek belaunaldiz belaunaldi iraungo zuen kirol-tradizioari hasiera eman zion. David Crestelok ekarri diskigu xehetasunak.

Kata Zarauza eta Dolo Agiriano emakumezko futbolari aitzindariak dira, emakumezko taldean aritu ziren lehenak izan ziren. Aparteko kontzientziarik gabe orduan, baina genero arrakalari aurre egiten.

Orain Kepa Ugalde eta Gorka Zuazo ditugu gurekin orain, Plentzia kirol elkarteko beterano taldeko kideak dira. Beterano taldearen hastapenak gogoratu digu barre artean. Beteranoetan ere beterano dira eta.

Ander Elgezabal “walking football” zer den azaltzera hurbildu zaigu. Kirol inklusiboa da, korrika ibiltzea debekatua duena, hemen 2017an abiatu zena eta liga eta kopa dituena.

Emakumezkoen taldeko Maialen eta Esti, Plentzia taldeko jokalariak ez ezik, haurren taldeetako entrenatzaileak ere badira, eta kontatu digutenez, jokalari gehienak inguru hurbilekoak dira. Aurten igoera dute erronka, iaz jaitsiera izan ostean.

Joseba Gorordo Eta Idoia Errexil filmegileak dokumentala prestatzen ari dira, Plentzia Kirol Elkartearen inguruan. Historia agertuko da, baina “oso sortzailea” izango da, garai hartako giroa islatzeko. Agiriak biltzen dokumentazio lan handia egiten ari dira.

Mutilen taldeak mailaz igotzea lortu du, Bizkaiko lehenengora. Ager Lekanda eta Ander Palo hurbildu zaizkigu, denboraldia nola joan den azaltzen, pozak, gorabeherak eta une gazi-gozoak tartean.

Saioa osoa.

Satioa deskargatzeko klikatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #398: [Diru-zorroa, zaborrontzira!]

al. Eka 2 , 2025
Sarean Zehar saioaren atal honetan, Barik Mobile eta NAN digitala erabiltzearen esperientzia ezagutuko dugu Borjaren hitzetan. Berrien atalan, Googleren soinu eta errealismo aurreratuko bideo-sorgailu berriaz ari gara, Veo 3, eta Metak bere IA entrenatzeko datu publikoen bilketaren hasieraz, pribatutasunagatiko kezka sortu duena. Espainiako kobrezko zentralak behin betiko ixtea ere aipatu […]

Honekin lotuak