Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren iritziz norberak erabakiak har ditzake gizarte parekide bat eratzeko. Emakundek baieztapen horretan oinarritu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpaina, “Berdintasuna nire baitan ere sortzen da” leloa aukeratuta. “Pertsona bakoitzak zerbait egin dezake berdintasunaren alde, bere eragin eremuan”, oroitarazi du Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak. Landaidak nabarmendu du eragile askok hartzen dutela parte berdintasuna eraikitzeko prozesuan, hitzetatik ekintzetara igarota: “Berdintasunean oinarritutako gizarte baten alde lan egin behar dugu”.
Deskargatu hemen.