Kirol Eskirol saioan #JUGGER kirol-moldea ezagutu dugu, Heroien Odola pelikulan oinarritutako joko berezia (eskrima eta errugbiaren uztarketa).
Unai Aedo Drakars taldeko kidea izan dugu gurean, JUGGER kirolaren bereizgarriak azaltzen eta Ane Zabalak, Eskirol mozorroa jantzita, kirolak oinarri duen Heroien Odola pelikularen azalpen-kontaketa ekarri digu+ Julen Zelaieta Xorroxin zorionaren kantua + musika, berba librea….
On egin!
Gaurkoan, Gorka Peñagarikanorekin egin dugu ARGIA astekariaren errepasoa. Azalean, Amaiur Epher idazle baxenafarra da protagonista. Bigarren liburua argitaratu berri du, eta hori aitzakia hartuta elkartu dira berarekin. Solasaldian, hizkuntzaren inguruko hausnarketak egin ditu, bereziki erdarek euskaran duten eraginaz. Bigarren gaia Gabriel Aresti izan da. Izan ere, ostegunean, ekainaren 5ean, 50 […]