Gaurkoan, Gorka Peñagarikanorekin egin dugu ARGIA astekariaren errepasoa. Azalean, Amaiur Epher idazle baxenafarra da protagonista. Bigarren liburua argitaratu berri du, eta hori aitzakia hartuta elkartu dira berarekin. Solasaldian, hizkuntzaren inguruko hausnarketak egin ditu, bereziki erdarek euskaran duten eraginaz. Bigarren gaia Gabriel Aresti izan da. Izan ere, ostegunean, ekainaren 5ean, 50 urte bete dira idazle bilbotarra hil zela. Haren inguruko jardunaldi ugari antolatu dira, baina ARGIAk Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Bilbon antolatutakoa ekarri du aldizkarira. Bertan, Arestiren figura gaur egungo begiradatik aztertu dute. Bukatzeko, hontz zuriaren inguruko artikulu bitxi bat komentatu dugu Gorkarekin.
Deskargatu hemen.

