Kirol Eskirol saioan #JUGGER kirol-moldea ezagutu dugu, Heroien Odola pelikulan oinarritutako joko berezia (eskrima eta errugbiaren uztarketa). Unai Aedo Drakars taldeko kidea izan dugu gurean, JUGGER kirolaren bereizgarriak azaltzen eta Ane Zabalak, Eskirol mozorroa jantzita, kirolak oinarri duen Heroien Odola pelikularen azalpen-kontaketa ekarri digu+ Julen Zelaieta Xorroxin zorionaren kantua + […]

Futbola eta dantza moldeen uztarketa dugu ardatz Alain Maya dantzariaren ahotan. Xorroxin irratiko Julen Zelaieta xoriaren kantu goxo-bixia, Ane Zabalaren Eskirol gomendio-mozorroa, footdanceren kronika, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, berba librea… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250227_kirol_eskirol_futdance.mp3 deskargatu hemen.  

Hartu arnasa, sakon; puztu birikak, arnasaldiari eutsi… Zelan? Apnea gehiago nahi? Bilbo Hiria irratiaren Kirol Eskirol saioan duzu botika: Eider Gutierrez apnealari Arrasatearra izango da GURE programaren erdigune. Xorroxin Irratiaren txoriaren kantua ere ekarriko dugu: Julen Zelaieta; Ane Zabalak Eskiroltasuna izango du jomuga KatareKid pelikularen bidez; Maite Sarasolaren bertsoak hasi-buka […]

Kirol Eskirol, biko santua Kirol kazetaritza modernoaren arrakalak astindu ditugu, furgonetatik kanpo, Julen Axperekin. Ane Zabala Vespa zaharraren gainean Erroman oporretan ari dela ikusita, Amaia Arostegi lankideak, Eskirol lanetan, kirol-zinema lotu ditu. Sinergiak baliatuta, Julen Zelaieta Xorroxin irratiko txoriak A8 bestaldeko ekialde urruneko berriak zabaldu ditu; Maite Sarasolaren agurrak gozagarri, […]

Water eta polo, uretako joko jostagarria aletu dugu gaurkoan Jon Lopez Leioa Waterpolo taldeko entrenatzailearekin Leioa waterpolo taldeak aurten 25 urte bete ditu, mende laurdena. Zorionak! Kolaboratzaileak ere bisitan izan ditugu: Julen Zelaietak, ekialdeko txoriak, Xorroxin irratitik kirol-berriak ekarri dizkigu, Ane Zabalak Eskirol lana egin du eta ikus-entzunezko beste proposamen […]