Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Oihana Azkorbebeitia izan dute protagonista, mendi lasterketaria da eta mendian lasterketa egiteaz, entrenatzeaz, eta Aizkorri-Zegama lasterketaz aritu dira. Laburrean, ANDONI OLLOKIEGI elkarrizketatu dute. Ezaguna herri eta auzoetako jaietako bazkalondo eta afalosteak girotzeagatik. Oro har, musikaz, eta bere proiektuez aritu dira. Bukatzeko, “Erroma euskaraz” izenburupean erreportajea. Luka Ricci Erromako Alde Zaharrean jaio zen eta bertan bizi da oraindik ere… eta Erroma Euskaraz izeneko bisita gidatuak egiten ditu.
Deskargatu hemen.

